168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Aldaketa, Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren
58.3. artikuluarena. Bigarrenez jendaurrean

Erriberriko Udalak, 2015eko abenduaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Erriberriko Udal Plan Orokorreko araudi partikularraren 58.3. artikuluko aldaketa.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, horretarako eta hasierako onespenaren erabakia hartu ondotik 2016ko apirilaren 5ean egindako txostenean, Erriberriko Udalari zenbait aldaketa egiteko eta dokumentazioa osatzeko eskatu zion.

Hori dela eta, Erriberriko Udalak, 2017ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki du hasierako onespenaren espedientea berriz ere jendaurrean jartzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2017ko abuztuaren 23an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1709946