168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, euskara ikasteko diru-laguntzen deialdiarena. 2017-2018 ikasturtea (2017ko uztaila eta 2018ko ekaina bitartean egindako ikastaroak)

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/sitios/pap/eu-ES/Paginas/Inicio.aspx), DDBN (identifikazioa): 359956.

1. Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan: 2017ko azaroaren 1etik 30era, eta 2018ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Eskabidea sinaturik aurkeztu beharko da, honako dokumentuekin batera (originalak edo Udalak konpultsatuak):

–Ikastaroa antolatzen duen entitatearen ziurtagiria. Horrek ikastaroaren ezaugarriak azalduko ditu: ikastaroaren hasiera eta amaiera datak, maila, ordu kopurua eta kostua.

–Matrikula ordaindu izanaren bankuaren ordainagiria.

–Diru-sarrera zer banku-libretatan jaso nahi duen, libreta haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia.

–Erroldaturik ez daudenen kasuan, Berriozarren egoitza soziala duen entitate edo enpresa bateko langilea dela dioen egiaztagiria. Bertan, enpresaren eta langilearen arteko lan-harremana zein den zehaztuko da, interesdunaren lanpostua zein den eta eskatzaileak euskara ikasteko ikastaroagatik enpresak laguntzarik jasotzen ote duen.

–Beka zer ikastarorako eskatzen den, horretan egindako asistentziaren egiaztagiria, ikastegiak emana. Agiri hau behin ikastaroa amaituta aurkeztu beharko da, eta betiere 2018ko uztailaren 15a baino lehen. Asistentziak %80tik gorakoa izan beharko du, laguntzaren bigarren zatia kobratu nahi bada. Agirian bertan gainditutako urratsa edo urratsak ere azalduko dira.

3. Zenbatekoa.

Laguntza matrikularen kostuaren %40 izanen da. Diru-laguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.

Berriozarren, 2017ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1709917