168. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, Berriozarko haur eskolako jantokirako diru-laguntzen deialdiarena. 2017-2018 ikasturtea

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/sitios/pap/eu-ES/Paginas/Inicio.aspx): DDBN (identifikazioa): 354825.

Berariazko baldintzak:

Udalaren haur eskolako jantokirako prestazio ekonomikoaren onuradun diren familiek, baldintza orokorrak betetzeaz gain, ondokoak ere bete beharko dituzte:

1.–Berriozarren erroldatuta eta Udalaren haur eskoletan dauden haurren kasuan eska daiteke jantokirako laguntza. Era berean, Urtxintxa eskolan plaza lortu ez eta beste haur eskola batean izena eman behar izan duten haurren kasuan, laguntza eskatzen ahalko da, beti ere Berriozarren erroldatuta egonez gero.

2.–Familiaren diru-sarrerek, kontzeptu guztiak barne, baremo ekonomikoan ezarritakoak baino txikiagoak izan behar dute.

3.–Udalarekiko eginbehar guztiak eguneratuak izatea, izan horiek tributu arlokoak nahiz bestelakoak.

Prestazio ekonomikoaren estaldura.

Diruz lagunduko diren kopuruak ezinen dira izan aurrekontuan horretara bideratutako partidaren zenbatekoa baino handiagoak.

Diruz lagunduko den ehuneko portzentajea, jantokiko zerbitzuaren kuotaren arabera izanen da.

Familia bakoitzari dagokion diru-laguntza, baremoko atal bakoitzean ateratako puntuazioaren batuketatik eratortzen dena izanen da, 4. atalean adierazten den ehuneko portzentajearen arabera erregulatuz.

Aplikatu beharreko baremoa:

Familiaren per capita errenta.

5.500,01 eurotik 6.650 eurora bitarte: 1 puntu.

4.500,01 eurotik 5.500 eurora bitarte: 2 puntu.

4.500 euro edo gutxiago 3 puntu.

Familiaren kargura dauden adingabe kopurua, eskatzailea barne:

2, adingabe: 1 puntu.

3, adingabe: 2 puntu.

4, adingabe: 3 puntu.

5 adingabe edo gehiago: 4 puntu.

2 haur edo gehiago Berriozarko haur eskolan matrikulatuta izanez gero: 3 puntu.

Familia unitateko kideren batek elbarritasunik izanez gero:

%33tik %66ra: 1 puntu.

%66Tik gora: 2 puntu.

Hilabeteko diru-laguntzaren zenbatekoa:

2 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %10a.

3 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %20a.

4 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %30a.

5 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %40a.

6 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %50a.

7 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %60a.

8 kideko familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %70a.

9 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %80a.

10 puntu dituen familia unitatea: jantokirako dagokion kuotaren %100a.

Eskarietarako epea eta tokia:

Interesa duten familiek Berriozarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskatuko dituzte laguntza ekonomikoak.

Eskaerak 2017ko irailaren 4tik 15era egiten ahalko dira.

Ikasturteko edozein unetan laguntzak eskatzen, baloratzen eta ebazten ahal dira, hala behar duten familientzat eta ikasturtea bukatzeko gelditzen den denborarako.

Familiek aurkeztu beharreko agiriak:

Eranskineko ereduaren araberako eskabidea (PDFa).

Ikaslea barne dagoen familia unitatearen errenta aitorpena edo aitorpenak. Familia unitateko kideren bat errenta aitorpena egitetik salbuetsita egonez gero, ogasunak emandako agiria aurkeztu beharko du horrek, 2016an izan dituen diru-sarrerak adieraziz.

Ikaslea barne dagoen familia liburua edo liburuak.

Ez da beharrezkoa izanen b) eta c) puntuetako dokumentazioa aurkeztea, haur eskolako matrikulan aipatutako hori erantsi bada.

Berriozarren, 2017ko uztailaren 20an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1709467