163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

15etik 19ra aldaketen espedienteak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko abuztuaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontua aldatzen duten 2017/15etik 19ra doazen espedienteak, denak kreditu bereziak baitira.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Altsasun, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1709584