163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDASOA ETA BERROARAN MENDIETAKO BILTZARRA

Aurrekontuko 1/2017 eta 2/2017 aldaketak.
Behin betiko onespena

Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrak, 2017ko uztailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen Biltzarraren 2017ko aurrekontu orokorrean 1/2017 eta 2/2017 aldaketak egiteko espedienteak, kreditu berezia eta kreditu-gehigarria baitira, hurrenez hurren.

Iragarkia 2017ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 24an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Kreditu berezia

GASTUAK:

1 4121 62400.–“Ibilgailuaren erosketa”: 30.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1 8700000–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 30.000,00 euro.

Aurrekontuko 2/2017 aldaketa. Kreditu gehikuntza

GASTUAK:

1 4121 69000.–“Baso masak hobetzeko proiektua 17+18”: 62.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8700000–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 62.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Bidasoa eta Berroaran Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2017ko abuztuaren 17an.–Burua, Juan Miguel Suquilvide Olázar.

Iragarkiaren kodea: L1709819