163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Alkatetza ordeztea

92/2017 Ebazpena, abuztuaren 4koa, Uharte Arakilgo alkate udalburuak emana. Haren bidez alkatearen ordezko izendatu da Juana Sáinz Betelu lehen alkateordea, 2017ko abuztuaren 16tik 31ra bitarteko eperako, bi egun horiek barne.

Ainara Ayestaran Ijurco, Uharte Arakilgo Udaleko alkate udalburua.

Kontuan hartuz udan aipatu egunetan Alkatetza honen udalerritik kanpo izango naizela, eta ikusirik 2015eko uztailaren 10eko osoko bilkuraren erabakia, zeinak, besteak beste Juana Sainz Betelu lehen alkateordearen izendapena onesten baitzuen.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere haien izendapenaren ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2. artikuluan xedatuari jarraikiz eta TAOLen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikatzekoa aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) alkatetza honi emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Juana Sáinz Betelu lehen alkateordea izendatzea Alkatetzaren ordezko 2017ko abuztuaren 16tik 31ra, biak barne, egun horietan karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.

Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen.

Hirugarrena.–Interesdunari jakinaraztea ezen Alkatetza honen ordez ari den epean, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 48. artikulua dela medio, ezin izanen dituela baliogabetu nik errege dekretu horren 43. artikulua baliatuz agindutako ordezkotzak.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzari beraren berri ematea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean."

Uharte Arakilen, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1709436