163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2015eko superabitaren (saldoa) zein 2016koaren parte baten erabilera eta 2017ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu berezien eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hamazazpiko uztailaren 4an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2015eko superabitaren (saldoa) zein 2016koaren parte baten erabilera eta 2017ko aurrekontuaren aldaketak, kreditu berezien eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez, honako xehetasun hauekin bat:

1.–2016/12/31n erabili gabe zegoen 2015eko aurrekontuaren superabita zorpetze garbia murrizteko erabiltzea, superabitaren saldoak zenbat jo eta hainbestean (1.917.212,73 euro). Murrizketa hori gauzatuko da 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe luzerako mailegua -Udal-aurrekontuetan aurreikusia- 1.917.212,73 euroko kopuruaz ez kontratatzearen bidez.

2.–2016ko aurrekontua likidatzetik sortutako aurrekontu-superabitaren 9.992.509,85 euro honako xede hauetarako erabiltzea, 2016ko beste 10.022.480,66 euro geroago erabiltzeke utzita, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Legearen 32. artikulua betez:

1.500.442,27 euro, 2017ko Aurrekontua kredituaz hornitzeko, Hirigintza Gerentziak Udalari 2016/12/31 arte igorritako urbanizazio-kuotak eta obrak kontratatzeko espedienteen fakturak -aurrekontuan aplikatzeke daudenak- Udalak bere gain har ditzan.

8.492.067,58 euro, finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioetarako, Udalaren, Hirigintza Gerentziaren eta Haur Eskolen aurrekontuetan egindako aldaketen bidez, zeinak entitate horietako bakoitzaren gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatuko baitira, honako xehakapen hauekin bat:

3.–Aldaketak udalaren aurrekontuan.

3.1.–Iruñeko Udalaren 2017ko Gastuen Aurrekontuan honako aldaketa hauek onestea (espedientean jasotzen den bezala, kreditu-gehigarriak edo kreditu bereziak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko erabileran), eta lotura kualitatiboa ezarrita aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, aurrekontua exekutatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean erabilera berriak sortzeko kasuetarako:

Burutu gabeko obligazioak.

30/15220/681000 Hiria Birgaitzea. Ondareko lursailak: 1.452.765,26 euro, ordaindu gabeko urbanizazio-kuotetarako.

31/15331/609000 Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: 14.677,13 euro, C. Benitez kaleko igogailuen 8. egiaztapena egiteko.

40/31140/622030 Zoonosi Unitatea. Osasun-eraikinak: 32.999,88 euro, Zakurtegiko boxen 5. egiaztapena egiteko.

Finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioak.

Turismo-antolaketa eta -sustapena:

20/43200/629090 Turismoa. Beste ibilgetu materiala: argibide-taulak paratzea (ibilbideak, Mañueta, bastioiak) 60.000 euro

20/43200/632090. Turismoa. Inbertsioa, eraikinak berritzeko eta eraikuntza-lanak egiteko: Jacobeo acces: 300.000 euro.

20/43200/639080. Turismoa Inbertsioa, ondare historiko artistikoa berritzeko. San Bartolome Gotorlekua (hezeguneak eta elektrizitatea): 18.000 euro.

Ondare historiko artistikoaren babesa:

50/33600/619080 Ondare historiko artistikoaren babesa eta kudeaketa. Inbertsioa, ondare historiko artistikoa berritzeko: Gotorleku harresidunak zaharberritzea, 75.000 euro.

50/33600/622060 Ondare historiko artistikoaren babesa eta kudeaketa. Kultur eta gizarte instalazioak: Ziudadelako berokuntza, 200.000 euro.

Ingurumenaren babesa eta hobekuntza:

40/17211/623090 Energia berdea. Beste hainbat instalazio: Eguzki-energia fotovoltaikoak eta panelak, 135.520 euro.

Parkeak eta lorategiak:

31/17100/609000 Berdeguneak. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: Ureztatze-sistemak eta zuhaitzak hobetu eta optimizatzea, 200.000 euro.

31/17100/609000. Berdeguneak. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: Muebles Apesteguia eremuko jarduketa, 123.000 euro.

31/17100/619000. Berdeguneak. Inbertsioa, Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko: Taconera proiektua, 300.000 euro.

31/17100/633000 Berdeguneak. Inbertsioa, makineria berritzeko: Plataforma, 140.000 euro.

Bide publikoak:

31/15331/609000 Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: korridore jasangarriak, lur gaineko bizikleta-aparkalekuak, bide-segurtasunaren hobekuntza: 860.000 euro.

31/15331/609000 Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: EDUSI.–Oinezkoen mugikortasuna hobetzea, 60.000 euro.

31/15331/619000. Bide Publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak berritzeko inbertsioak:

–Zoladurak mantentzeko lanak (kontratua): 500.000 euro.

–Auzoetako gune publikoak hobetzeko jarduketak (Sanduzelaiko Erdigune proiektua barne: 1.350.000 euro.

–Patologiak deuseztatzea: 250.000 euro.

–Zoladurak birgaitzeko lanak: 500.000 euro.

31/15331/632090 Bide publikoa. Inbertsioa, beste eraikin batzuk berritzeko eta eraikuntza-lanak egiteko: Labriteko zaldaina, 250.000 euro.

31/15331/640000. Bide Publikoa. Azterlan eta proiektuak: EDUSI proiektua.–Proiektua oinezkoen eremua atsegin egiteko: 90.000 euro.

Zirkulazioaren antolaketa eta aparkatzeko lekuak:

60/13300/632010 Zirkulazioa eta seinaleztapena. Inbertsioa, administrazio-eraikinak berritzeko: Atestatuen bulegoa berritzeko lanak, 87.485,69 euro.

Ondarearen kudeaketa:

Partida xedea zenbatekoa

20/43200/632090 Jesús eta María aterpetxearen saneamendu-lanak (iturgintza, berokuntza, hezeguneak, zorua) 10.000 euro.

20/93100/629090 San Joan ermandadearen eraikina. Usoen kontrako tratamendua 14.000 euro.

31/92062/622020 Etxebizitzak birgaitzeko lanak 300.000 euro.

50/32320/632040 Ikastetxeak 500.000 euro.

50/34200/632050 Arrotxapeko zelaiaren belarra aldatzea 250.000 euro.

50/34200/632050 Mendillorriko harmailen, pistaren eta trinketearen baranda ordeztea 10.150,12 euro.

50/34200/632050 Arantzadiko sukaldea eta terraza iragazgaitzeko lanak 4.982,35 euro.

50/33311/632060 Mendillorriko Civivoxera sartzeko ateak ordeztea 15.229,06 euro.

70/23110/632060 Unitatea II. zabalgunean 150.000 euro.

70/23181/632060 Jantoki Soziala 225.200,36 euro.

70/23184/632060 EDUSI. Gizarte ekimenetarako zentro komunitarioa berritzeko lanak 40.000 euro.

90/92430/632060 Jarduketak herritarren partaidetzako eraikinetan 310.000 euro.

3.2.–Udalaren diru-sarreren aurrekontuaren 20/87000 Diruzaintzako Geldikina (Gastu Orokorrak) partidako diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 9.992.509,85 euroko zenbatekoarekin.

4.–Udalaren hirigintza gerentziaren aurrekontua.

4.1.–Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoaren 2017ko Gastuen Aurrekontuan honako aldaketa hauek onestea (espedientean jasotzen den bezala, kreditu-gehigarriak edo kreditu bereziak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko erabileran), eta lotura kualitatiboa ezarrita aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, aurrekontua exekutatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean erabilera berriak sortzeko kasuetarako:

Bide publikoak:

15331/6090000.–Bide publikoa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak

Trinitariosko parkea, lotura (Donibane-Sanduzelai), 121.000 euro.

Eremu publikoa, pisua Trenbideko kalearen 2an, 250.000 euro.

Ingurumenaren babesa eta hobekuntza:

17212/6090000.–Hiri ekologia. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak

Eraiste-lanak Etxabakoitzen.–350.000 euro.

Sadar erreka hobetzeko proiektua.–60.000 euro.

Ondare historiko artistikoaren babesa:

33600/6090000.–Ondare historiko artistikoaren babesa eta kudeaketa. Erabilera publikoko azpiegiturak eta ondasunak: Ideia-proiektua Askatasun plazarako, 300.000 euro.

4.2.–Hirigintza Gerentziaren diru-sarreren aurrekontuaren 87000 Diruzaintzako Geldikina (Gastu Orokorrak) partidako diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 1.081.000 euroko zenbatekoarekin.

5.–Haur eskolen aurrekontua.

5.1.–Haur Eskolak erakunde autonomoaren 2017ko Gastuen Aurrekontuan honako aldaketa hauek onestea (espedientean jasotzen den bezala, kreditu-gehigarriak edo kreditu bereziak izanen dira, hasierako krediturik dagoen edo ez kasuan kasuko erabileran), eta lotura kualitatiboa ezarrita aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, aurrekontua exekutatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean erabilera berriak sortzeko kasuetarako.

Ondarearen kudeaketa:

71/32310/622000, Haur Eskolak. Irakaskuntzako eraikinak.–hainbat jarduketa, eskoletan eta bulegoetan: 82.500 euro.

5.2.–Haur Eskolen diru-sarreren aurrekontuaren 87000 Diruzaintzako Geldikina (Gastu Orokorrak) partidako diru-sarreren aurreikuspenak handitzea, 82.500 euroko zenbatekoarekin.

2015eko superabitaren (saldoa) zein 2016koaren parte baten erabilerak eta 2017ko aurrekontuaren aldaketek eragindako moldaketa hauek, zeinak kreditu berezien eta gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatutako kreditu-gehigarrien bidez egin baitira, indarrean sartuko dira behin ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Iruñean, 2017ko abuztuaren 9an.–Jarduneko alkatea, Aritz Romeo Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1709511