163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

6/2017 aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2017ko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena 2017ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 12an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

6/2017 ALDAKETA

A.–Kreditu berezia

3340.64000. “Kultur ondare ez-materialeko dokumentala”: 20.000,00 euro.

Finantzabidea.

870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 20.000,00 euro.

Orkoienen, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1709348