163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Hiri jarduketako plan berezia, 2. poligonoko 10. lurzatiko
3.24. U.E. exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2017ko uztailaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Mendigorriko Planeamenduko Arau Subsidiarioen hiri jarduketako plana, 2. poligonoko 10. lurzatiko 3.24. U.E. exekuzio unitatean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79. artikuluetan xedatuaren indarrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Mendigorrian, 2017ko uztailaren 28an.–Mendigorriko Udaleko jarduneko alkate udalbaburua, Mendigorriko Udaleko Hirigintza, Osasun eta Gizarte Ongizateko zinegotzi ordezkaria, José Antonio Arizala Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1709343