163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Laborantzako lurzatien enkante publikoa

Los Arcosko Udalak erabaki zuen ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea, laborantzako herri-lurretako lurzatien aprobetxamenduan libre gelditu diren lurzatiak urtebeterako emateko, herritarren arteko edozein esleipen motaren bidez. Enkante horren esleipenaren epea urtebetekoa da, eta luzagarria auzo-aprobetxamenduak bukatu arte.

Lehen enkantea Udaleko osoko bilkuren aretoan eginen da 2017ko irailaren 7an, goizeko 9:30ean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta araudian aurreikusitako hamabost eguneko epea iraganik.

Enkante hori arautzen duen baldintza agiria udal bulegoetan dago, interesdunen eskura.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2017ko abuztuaren 11n.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1709578