163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATE

Ordenantza Fiskala, Lurzoru publikoaren aprobetxamendu
bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituena.
Hasierako onespena

Lerateko Kontzejuak, 2017ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lurzoru publikoaren aprobetxamendu bereziak irabazizko jarduerak egiteko arautzen dituen Ordenantza Fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leraten, 2017ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Jesús María Goñi Gironés.

Iragarkiaren kodea: L1709447