2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkatetza beste baten esku uztea
Esteribarko Udaleko alkateak, 2017ko abuztuaren 4ko 280/2017 Ebazpenaren bidez, bere eskudantziak utzi zituen lehen alkateorde Ander Magallón Lusarretaren esku; hura karguak berezko dituen eginkizunetan ariko da, 2017ko ekainaren 5etik abuztuaren 13ra arte.
Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatuarekin bat.
Esteribarren, 2017ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.
Iragarkiaren kodea: L1709424