163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Xehetasun azterlana, Arazuriko 2. poligonoko 656. lurzatian. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko uztailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana, Arazuriko 2. poligonoko 656. lurzatian, José Francisco Aldaba Floresek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan, 76. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Oltza Zendean, 2017ko uztailaren 27an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1709250