163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, desgaitasuna duten lagunak zentro okupazionalera babespean garraiatzeko 2017ko gizarte laguntzen deialdiarena

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (kodea): 358596.

Onuradunak eta helburua:

Laguntza hauen helburua da adimeneko desgaitasuna duten Burlatako bizilagunen joan-etorriak erraztea, baldin babespeko garraioa erabili behar badute zentro okupazionalera joateko.

Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (identifikazio kodea: 314332) eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa:

Guztira justifikatuko kostuaren %75ek izanen du diru-laguntza; gainerako %25a erabiltzailearen kontura geldituko da.

Diru-laguntzak emateko baldintza izanen da indarra duen udal aurrekontu arruntean kreditu erabilgarria izatea.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2017ko abuztuaren 3an.–Zinegotzi delegatua, Joseba Ginés Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1709401