163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERAKO UDALA

Xehetasun azterlana 6 Sektoreko UE2an. Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko uztailaren 26an egindako bilkuran, Juan M.ª Ado Barberón-ek sustatutako 6. Sektoreko UE2an (11. poligonoko 14. lurzatia; Matzada zonaldea) Xehetasun Azterlana, hasiera batez onetsi zuen.

Abenduaren 20ko Hirigintza eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko 35/2002 Foru Legeak 74. eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2017ko uztailaren 31n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1709203