163. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, Garraio zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2017ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa garraio zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betiko onetsiko da taxi zerbitzua emateko tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzibarren, 2017ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1709349