152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasierako onespena 2017ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da Mendialdeko Mankomunitatearen 2017. urteko plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/2008 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Administrari-ofiziala. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: C. Lanaldia: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: EGA. Osagarriak, mailakoa: %12. Lanpostu osagarria %21,20. Administrazio egoera: jardunean.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: Euskaraz jakitea. Lanpostuko osagarria: %44. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Arrisku berezikoa %7. Egoera administratiboa: jardunean.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 2. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: Euskaraz jakitea. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Arrisku berezikoa: %7. Egoera administratiboa: jardunean.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: D. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: Euskaraz jakitea. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Arrisku berezikoa: %7. Egoera administratiboa: hutsik.

Garapen agentea. Lanpostuen kopurua: 1. Maila: B. Lanaldia: osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Berariazko baldintza: EGA. Lanpostu osagarria: %30. Egoera administratiboa: jardunean.

Langileen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak. Izenen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Idoia Saralegui Ochotorena. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostu osagarria: %21,20. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2001-03-01.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia: Mikel Berekoetxea Zuasti. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %44. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Arrisku berezikoa: %7. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2010-04-12.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia: Jose Antonio Irizar Otamendi. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Arrisku berezikoa: %7. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2011-07-01.

Gidaria-Hondakin bilketako peoia: Iñigo Iparragirre Larrañaga. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanaldiaren luzapenekoa: %10. Lanpostuko osagarria: %34. Arrisku berezikoa: %7. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2011-09-26.

Garapen-agentea: Elena Irigoyen Arbizu. Maila: B. Lanpostu osagarria: %30. Egoera: jardunean. Zerbitzu onartuen data: 2005-04-26.

Zehaztapenak: gauez aritzen diren langileek, lanegun edo jaiegun izan, mailaren araberako diru konpentsazioa hartuko dute eta kopurua arau bidez ezarriko da.

Ondorio horietarako, gaueko lanaldia izanen da 22:00etatik biharamuneko 8:00ak arte egiten dena, izaera orokorrez ezarrita dagoen lanaldia egiten duten langileak izan ezik, horiek ez baitute inolaz ere konpentsazio hori hartuko.

Horrela bada, ohikoa ez den beste lanaldi batera lotuta dauden langileek konpentsazio ekonomikoa jasoko dute 2,61 euro orduko (5:30-8:00).

Leitzan, 2017ko uztailaren 17an.–Burua, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1708712