152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Borondatezko birpartzelazio proiektua, UBLE 31-A eta UBLE 31-B jarduketa unitateetan. Hasierako onespena

2017ko uztailaren 13an, udalbatza honetako alkate udalburuak ebazpena eman zuen, hasiera batean onestearren birpartzelazio proiektua, UBLE 31-A eta UBLE 31-B jarduketa unitateetan, “Industrias Alimentarias de Navarra SAk” sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 168. eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Alesbesen, 2017ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1708636