152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aurrekontuko 7/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2017ko uztailaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 7/2017 espedientea, hain zuzen ere kreditu gehikuntza sortu baita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoren, argitaratu beharko bada ere.

Iratxetan, 2017ko uztailaren 17an.–Alkate ordezkaria, Raquel Recalde Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1708718