152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

3., 4. eta 5. aldaketak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko uztailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontuan 3., 4. eta 5. aldaketak egiteko espedienteak.

Espediente horiek Udal Idazkaritzan egonen dira 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.

Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.

Cintruenigon, 2017ko uztailaren 14an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1708662