152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Aldaketa, txakurrak eta beste etxe-abere batzuk edukitzeari buruzko udal ordenantzan. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2017ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cadreitako Udalaren txakurrak eta beste etxe-abere batzuk edukitzeari buruzko udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1708573