152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Gizarte larrialdiko udal etxebizitzak erabiltzeko tarifa fiskalak. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2017ko uztailaren 4an, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen gizarte larrialdiko udal etxebizitzak erabiltzeko aplikatu beharreko tarifak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, egoera hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Berriobeitin, 2017ko uztailaren 12an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1708583