152. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 26an hartua, Leitzako (Nafarroa) “Paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzea” izeneko inbertsio proiektua, Torraspapel SA enpresak aurkeztua, Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Torraspapel SAk, 2017ko maiatzaren 9an, Leitzako (Nafarroa) “Paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzea” izeneko inbertsio proiektua Nafarroako intereseko izendatzea eskatu du.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du inbertsio-proiektu hori, non proposatzen baita, kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Torraspapel SAk sustatutako Leitzako (Nafarroa) “Paper termikoen eta metalizatuen kopurua eta gama handitzea” izeneko inbertsio proiektua Nafarroaren intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Torraspapel SAri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 26an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1709018