151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak uztailaren 17an emandako 50/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, 2017-2018an 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat kirol anitzeko programak susta ditzaten Nafarroako toki entitateei ematen zaizkien diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 356971.

Lehena.–Onuradunak: Nafarroako toki entitateak.

Bigarrena.–Xedea: adin horretako umeek ariketa fisikoa modu antolatuan egin dezaten sustatzea, txiki-txikitatik espezializatu gabe eta adin horietarako egokiagoak diren kirol ereduak bultzatuz.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: oinarri arautzaileak Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan daude argitaratuta:http://www.navarra.es/home_es/ServiciosEmpleado/ficha/16153/Subvenciones-EELL-Navarra-promocion-Programas-Multideporte-2017-2018-ninos-as-de-5-a-8-anos

Laugarrena.–Zenbatekoa: 96.000 euro (32.000 euro 2017. urterako eta 64.000 euro 2018. urterako).

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 16an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1708944