151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26E/2017 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 19ko 24E/2017 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatean jarduera duten enpresentzat, gizonen eta emakumeen arteko Berdintasun Planak ezartzeko edo bizkortzeko.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak ekainaren 19an emandako 24E/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatean jarduera duten enpresentzat, gizonen eta emakumeen arteko Berdintasun Planak ezartzeko edo bizkortzeko. Akats bat atzeman da deialdiaren 5.1.2 oinarrian.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluaren arabera, administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1 artikuluak ezartzen du kargak ezartzen dituzten egintzak edo kontrako egintzak errebokatzea eta administrazio egintzetan eta xedapenetan egiten diren akats material, aritmetiko edo egitatezkoak zuzentzea kasuan kasuko egintza edo xedapena eman duen organoari dagokiola. Akatsen zuzenketan, horrek dakartzan ondorio juridikoak zehaztu beharko dira, horrelakorik baldin badago. Jakinarazi edo argitaratu diren egintzak izanez gero, zuzenketak ere nahitaez jakinarazi edo argitaratu beharko dira.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuari lotuta, emandako eskudantziak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren ekainaren 19ko 24E/2017 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzen 2017ko deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatean jarduera duten enpresentzat, gizonen eta emakumeen arteko Berdintasun Planak ezartzeko edo bizkortzeko.

5.1. oinarrian, honela dioen tokian:

“5.1.2. 1. eranskinean adierazitako irizpideak aplikatze aldera, ehuneko hauek lagunduko dira diruz, betiere aurreko puntuan zehaztutako gehieneko kopuruak kontuan hartuta:

–91 eta 100 puntu bitartean lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %80.

–71 eta 90 puntu bitartean lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %70.

–61 eta 80 puntu bitartean lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %60.

–51 eta 70 puntu bitartean lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %50.

Gutxienez ere 51 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko”.

Honakoa behar du:

“5.1.2. 1. eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuz, diru-laguntza ehuneko hauek adinakoa izanen da, betiere aurreko atalean adierazitako gehieneko diru-muga gainditu gabe:

–91-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %80.

–81-90 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %70.

–71-80 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %60.

–61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatutako zenbatekoaren %50.

Gutxienez ere 61 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ez dira diruz lagunduko”.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.

3. Foru agindu hau Diru-laguntzen Datu Base Nazionalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko uztailaren 3an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1708253