151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

USKARTZE

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uskartzeko Kontzejuak, 2017ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2017ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uskartzen, 2017ko maiatzaren 30ean.–Kontzejuko burua, Asunción Nava Vicente.

Iragarkiaren kodea: L1708517