151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Deialdia, erdi mailako teknikari lanpostuan (B maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Alkatetzaren ekainaren 30eko 1119/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia eta oinarriak onetsi ziren erdi mailako teknikari lanpostuan (B maila/taldearen parekoa) aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

OPOSIZIO HAU EGINEN DA APLIKATU BEHARREKO ARAUDIAN XEDATUARI ETA ONDOKO OINARRI HAUETAN EZARTZEN
DENARI JARRAIKIZ: OINARRIAK

I.–DEIALDIKO LANPOSTUAREN IZAERA ETA EZAUGARRIAK

1.–Izaera: aldi baterako kontratatutako langileak/prestakuntzarako zerbitzu berezietan ariko diren langileak.

2.–Izena: erdi mailako teknikaria (B maila/taldearen parekoa).

3.–Kokapena egitura organikoan: bete beharreko udal premien arabera.

4.–Bete beharreko eginkizunak:

Eginkizun hauek bete behar dira, besteak beste: arloko espediente guztien kudeaketa administratiborako zeregin guztiak gauzatzea, lan administratiboak indarreko legeak bete ditzan eta modu egokian eta legezko bideetatik aurkez dadin; Udalbatzari, zuzendaritza-taldeari eta gainerako arduradunei etengabeko aholkularitza pertsonala ematea; eta laguntza ematea jardueren koordinazio, ikuskapen eta bultzadan eta arloko kudeaketa tekniko-administratiboan.

Lan eta enplegu baldintzei buruz, oinarri hauetan agertzen ez badira, eta udal honi dagokionez, Tuterako Udaleko funtzionarioen eta lan-kontratudun finko nahiz aldi baterakoen lan baldintzen gainean indarra duen egungo akordioan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, horretarako ezarritako prozedurari jarraituz.

II.–TUTERAKO UDALAREN ZERBITZUAN, ALDI BATERAKO KONTRATAZIOAREN BITARTEZ, ERDI MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTUAN ARITZEKO ZERRENDA BAT ERATZEKO DEIALDIA

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikari lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzuteko.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste estatu bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera Europako Erkidegoa eratzeko Itunean zehazten diren baldintzetan langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako nazionalitatea. Espainiarren eta lehen aipatu diren estatuetako herritarren ezkontideek edo legez eraturiko izatezko bikotekideek ere hartzen ahalko dute parte, zuzenbidez bereiziak ez badaude, baita haien ondorengoek eta haien ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bereiziak ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beheitikoak badira edo, adin horretatik goitikoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

B) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko baldintzak betetzea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Goi mailako titulazioa eskatzen ez bada ere, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

D) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

E) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertu gabea.

2.2. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.3. Baldintza horiek agiri bidez frogatu beharko dituzte hautatu eta kontratatzen diren izangaiek, kontratuak sinatu aurretik horretarako ezartzen zaien unean. Egiaztagiriak kopia konpultsatuen bidezkoak izanen dira. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.

2.4. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.

4.–Aldi baterako kontrataziorako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), bai eta, orobat, aplikatzekoa den gainerako araudia ere.

Hautatutako izangaiak aldi baterako kontratatuko ditu Tuterako Udalak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak horri buruz araututakoari jarraituz, haren bitartez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, bai eta aplikatzekoa den gainerako araudiari jarraituz ere. Izangaiak Gizarte Segurantza Orokorraren araubidean sartu eta kidetuko dira.

III.–TUTERAKO UDALAREN ZERBITZUAN, ERDI MAILAKO TEKNIKARI LANPOSTUAN PRESTAKUNTZAN ARITZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO DEIALDIA

1.–Xedea.

Deialdi honen xedea da erdi mailako teknikari lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda eratzea, oposizio bidez, Tuterako Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

A) Udal honen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa.

B) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

C) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Unibertsitateko diplomadun edo gradudun titulua edo horren baliokidea izatea, edo titulu hori eskuratzeko baldintzak betetzea (hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina). Goi mailako titulazioa eskatzen ez bada ere, eskatutako mailatik gorako tituluak ere onartuko dira. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

2.2. Oinarri honen 2.1.C) atalean eskatzen den tituluaren betebeharra agiri bidez frogatu beharko dute hautatzen diren izangaiek, horretarako ezartzen zaien unean.

Agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaien jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezaketen erantzukizuna galarazi gabe, behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu.

2.3. Baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta aldi baterako lanpostuak iraun bitartean ere.

3.–Hautaproben bilakaera eta balorazioa.

Hautaprobak gauzatuko dira Alkatetzaren ebazpen honen bidez onetsitako bi deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat, IV. atalean zehazten baitira.

4.–Prestakuntzarako izangaiei dei egitea.

Probak gainditzen dituzten izangaiei dei eginen zaie, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat. Halaber, beteko dira Tuterako Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileak aldi baterako kontratatzeko irizpideak, 2004ko azaroaren 29an Osoko Bilkurak onetsiak (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa).

Hautatutako izangaiak zerbitzu berezietako egoeran deklaratuko dituzte, Osoko Bilkurak hartutako erabakian ezarritakoari jarraituz, bai eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoari jarraituz ere.

IV.–BI DEIALDIETARAKO ARAUAK

1.–Eskabideak.

1.1. Deialdiko hautapen prozesuan parte hartzeko eskabideak Tuterako Udalaren Erregistro Orokorrean (Plaza Vieja, 1 edo Escós Catalán kalea, 1) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein erabiliz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 15 egun balioduneko epean. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo lehen egun balioduna arte luzatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

1.2. Eskabideak aurkeztuko dira deialdi honen III. eranskineko ereduari jarraituz, aldi baterako kontratazioetarako izangaien kasuan, eta IV. eranskineko ereduari jarraituz, berriz, prestakuntzarako zerbitzu berezietan ari diren izangaien kasuan. Ereduak HLZ-Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira (Plaza Vieja, 1) edo Escós Catalán kaleko 1 zenbakiko bulegoetan, bai eta internet bidez ere, www.tudela.es helbidean. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

1.3. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren bat.

–Eskatzen den titulazioaren fotokopia konpultsatua.

1.4. Desgaitasun aitortua (%33koa edo handiagoa) duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi izanen dute eskabidean eskatzea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

1.5. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

1.6. Eskabidean atzematen diren akats materialak edo egitezkoak ofizioz edo interesdunak eskaturik zuzentzen ahalko dira, noiznahi.

2.–Izangaien onarpena.

2.1. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Tuterako Udaleko alkatea udalburuak onartu eta baztertuen zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta herriko etxeko iragarkien oholean (Plaza Vieja, 1) eta Udalaren www.tudela.es web-orrian argitara dadila aginduko du. Izangai bazterturik egonez gero, 3 egun baliodun emanen zaizkio akatsak zuzentzeko eta, ondotik, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da aipatutako tokietan eta baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

2.2. Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesdunek deialdi hauetan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.–Kalifikazio-epaimahaia.

3.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

Epaimahaiburua: Daniel López Córdoba, Tuterako Udaleko zinegotzia.

Ordezko epaimahaiburua: Ignacio Magallón Gil,Tuterako Udaleko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Jesús M.ª García Gorri, Udaleko Idazkaritzako erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: Francisco Ciria Pérez, Udaleko Kontu Hartzailetzako erdi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Silvia Sánchez Fernández, Udaleko HLZko erdi mailako teknikaria.

Ordezko epaimahaikidea: M.ª Eugenia Enériz Salvatierra, Lurralde Antolamenduaren arloko erdi mailako teknikaria.

Epaimahaikidea: Ana José Martínez Navarro, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Ricardo Casamián Gil, Tuterako Udaleko Langileen Batzordeak proposatutako ordezkaria.

Idazkaria: Miriam Mendoza Jiménez, giza baliabideetako goi mailako teknikaria.

Ordezko idazkaria: Elena Zubieta Mozaz, lan-harremanetako graduduna.

3.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean. Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, aipatu diren egoera horietakoren bat gertatzen denean (urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikulua).

3.3. Epaimahaia probak egin baino lehen eratu beharko da eta, ondoren, probak egiteko eguna, ordua eta tokia finkatuko ditu eta argitara emanen, behar den denboraz. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

3.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

3.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

4.–Hautapen sistema: oposizioa.

4.1. Alkatetzaren ebazpen honen bitartez onetsitako bi deialdietarako hautapen prozedura oposizioa izanen da, eta ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: teoriko-praktikoa. Deialdiaren II. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 30 galderari idatziz erantzutea. Galdera bakoitzarentzat erantzun batzuk emanen dira aukeran, baina bat bakarra izanen da egokia. Okerrak zehatu eginen dira. Lehenbiziko ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere ordubete izanen dute.

–Bigarren ariketa: praktikoa. Epaimahaiak deialdiaren II. eranskineko gai zerrendako gaien inguruan proposatutako kasu bat edo batzuk ebatzi beharko dira. Bigarren ariketa egiteko, izangaiek gehienez ere 2 ordu izanen dituzte.

–Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak eginen dira, izangaiak deialdiko lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

4.2. Oposizioko ariketen balorazioan 120 puntu lor daitezke gehienez, honela banatuak:

Lehen ariketa: 30 puntu gehienez.

Bigarren ariketa: 70 puntu gehienez.

Hirugarren ariketa: 20 puntu gehienez.

4.3. Oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira ariketa bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

4.4. Lehenbiziko eta bigarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira, salbu epaimahaiak erabakitzen badu, bigarren ariketan, egin ondoren jendaurrean irakur dadila.

4.5. Epaimahaiak erabakitzen ahal du lehenbiziko eta bigarren ariketak saio bakarrean egitea. Hala izanez gero, bi ariketak batera eginen dira eta lehenbizi test motako zatia zuzenduko da eta, bigarrenik, test motako ariketa gainditu dutenei dagokien kasu praktikoen zatia. Ez da pliketako kasu praktikoen zatia zuzenduko ez bada test motako zatia gainditu.

4.6. Ariketa bakoitzaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, herriko etxeko iragarki oholean, ariketa gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioko hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda www.tudela.es web orrian ere kontsultatzen ahalko da, “Lan eskaintza” izeneko atalean, deialdiaren aipamenean.

4.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala eraman beharko dute edo, bestela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz izangaia nor den frogatzen duen beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

4.8. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenendako, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean azaldutakoaren arabera.

4.9. Bukaerako balorazioa edo kalifikazioa aterako da ariketa guztietako puntuazioak baturik.

5.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

5.1. Azken ariketaren kalifikazioa eman ondotik, epaimahaiak jendaurrean jarriko ditu, herriko etxeko iragarki oholean eta udal webgunean, bereizirik:

–Aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

–Prestakuntzarako izangaien zerrenda, lortutako puntuazio ordenaren arabera.

5.2. Zerrenda bakoitzean, probak gainditu dituzten izangaien artean puntu berdinketarik izanez gero, Udalak 2004ko azaroaren 29ko osoko bilkuraren erabakian araututako irizpidearen arabera ebatziko dira (2005eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 24koa), hau da, probaren osotasunean ponderazio gehien duen puntuazioa gailenduko da eta, berdinketak irauten badu, zozketa publikoaren bitartez ebatziko da afera.

5.3. Ondotik, epaimahaiak Alkatetzari igorriko dizkio hautapen prozesuko probak gainditu dituzten izangaien bi zerrendak –aldi baterako kontratazioak egitekoa eta prestakuntzakoa–, lanean hasteko deia egin dezan, Tuterako Udalean sortzen diren beharren arabera.

6.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, baita bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka ere, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Tuteran, 2017ko ekainaren 29an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

II. ERANSKINA

Gai-zerrenda

1.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Administrazioen arteko harremanak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketak aurkaratzea eta kontrolatzea.

2.–Toki entitateetako kide anitzeko organoen funtzionamendu araubidea: osoko bilkura, gobernu batzarra, informazio batzordeak. Delegatutako eskudantziak. Administrazioen arteko harremanak.

3.–Tuterako Udalaren Erregelamendu Organikoa.

4.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: xedapen orokorrak. Prozeduretako interesdunak: jarduteko gaitasuna eta interesdunaren kontzeptua. Prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura. Administrazio publikoen jarduera: jarduketaren, baldintzen eta epeen arau orokorrak.

5.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena.

6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: egintzen berrikuspena administrazio bidean. Ofiziozko berrikuspena.

7.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: baliabide administratiboak: xedea eta motak. Administrazio bidearen amaiera. Errekurtsoak paratzea. Betearazpena etetea. Interesdunei entzunaldia ematea. Ebazpena. Gora jotzeko errekurtsoa. Berraztertzeko errekurtsoa. Berrikuspen errekurtsoa.

8.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian: xedapen orokorrak. Printzipio orokorrak. Ezartzea eta tramitatzea. Atzera egitea eta uziak aintzat hartzea. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren erabakiak. Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenen aurkako errekurtsoak. Gauzatzeko modua. Jakinarazpenak. Nafarroako Gobernuak toki entitateen jarduketak aurkaratzea.

9.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: xedapen orokorrak. Administrazio publikoen organoak.

10.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: zehatzeko ahalmenaren printzipioak. Administrazio publikoen ondare-erantzukizuna.

11.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan. Hitzarmenak.

12.–6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: zioen azalpena. Administrazio publikoen kontratuak: xedapen orokorrak: xedapen komunak, kontratazio organoak, aurretiazko jarduketak, prestamen jarduketak, administrazio-baldintzen agiriak eta preskripzio teknikoen agiriak. Adjudikazioa: xedapen orokorrak, adjudikatzeko prozedurak, publizitaterako eta epeetarako arauak, adjudikatzea, burutzea eta formalizatzea. Kontratuak gauzatzea: xedapen orokorrak, kontratua aldatu, eten eta lagatzea, ordainketa eta prezioen berrikuspena, azkentzea eta baliozkotasuna.

13.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

14.–Nafarroako toki entitateen aurrekontuak: kontzeptua. Aurrekontuaren printzipioak. Aurrekontuen egitura. Aurrekontu orokorra onesteko prozedura. Betearazpen oinarriak. Aldaketak aurrekontuan. Aurrekontua betearazteko faseak.

15.–Tuterako Udalaren aurrekontua betearazteko oinarriak.

16.–Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: xedapen orokorrak. Funtzionario publikoak: hautaketa, funtzionario izaera eskuratu eta galtzea; mailak eta graduak; karrrera administratiboa; plantilla organikoak; funtzionarioen zerrendak eta langileen espedienteak; egoera administratiboak; lanpostuak betetzea; eskubideak; ordainsariak.

17.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: funtzionario publikoen betebeharrak; diziplina araubidea; eskubide pasiboak; ordezkaritza organoak. Behin-behineko langileak. Lan-kontratudunak.

18.–Administrazio publikoen zehatzeko ahalmena: zehatzeko ahalmenaren printzipioak. Zehatzeko prozeduraren printzipioak. Zehatzeko ahalmena erabiltzeko prozeduraren xedapen orokorrak. Aurreko jarduketak eta prozedurari hasiera ematea. Instrukzioa. Ebazpena. Prozedura erraztua.

19.–Datu pertsonalen babesaren xedea, aplikazio eremua eta definizioak, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak. Titulartasun pribatuko fitxategiak. Arau-hausteak eta zehapenak

20.–3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako: legearen xedea eta eremua. Berdintasunerako politika publikoak. Berdintasunerako ekintza administratiboa.

Oharra: gai guztiak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoan onesten diren arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

III. ERANSKINA

Eskabide eredua: aldi baterako kontratatzeko izangaiak (PDFa).

IV. ERANSKINA

Eskabide eredua: prestakuntzarako izangaiak, zerbitzu berezietako egoeran (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1708305