151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa. Instalazio berri bati Ingurumen baimen integratua emateko eta Ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko espedientea. Sustatzailea José María Ollo Aristu da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea: 0001-0038-2017-000008.

Instalazioa: zerri-ustiategi mistoa.

Titularra: José Mari Ollo Aristu.

Kokalekua: 5. poligonoa, 284., 702. eta 703. lurzatiak.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 562.845,000 eta Y: 4.718.769,000.

Udalerria: Irunberri.

Zerri-ustiategi mistoa handitzeko proiektua, 233 AzLUtik 357ra.

Iruñean, 2017ko ekainaren 27an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1708011