151. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

506E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzen duena.

Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15. artikuluaren c) idatz-zatian xedatzen denez, salbuespenez, haurdunaldia eteten ahalko da, arrazoi medikoak direla kausa, fetuak oso gaixotasun larria eta sendaezina duela antzematen bada diagnostikoa egiten den unean eta hori berresten badu batzorde kliniko batek.

Bestalde, aipatutako lege organikoaren 16. artikuluan adierazten denez, batzorde kliniko hori diziplina anitzeko lantalde batek osatuko du, non pediatra bat eta ginekologiako eta obstetriziako bi mediku espezialista edo erditu aurreko diagnostikoko bi aditu izanen baitira. Autonomia erkidego bakoitzean batzorde kliniko bat egonen da gutxienez, osasun sare publikoari dagokion zentroren batean. Osasun arloko agintari eskudunek izendatuko dituzte batzordeko kideak, titularrak eta ordezkoak, eta horretan urtebetez jardun beharko dute gutxienez.

Ekainaren 25eko 825/2010 Errege Dekretuak partez garatu du Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoa, eta, besteak beste, batzorde klinikoa arautu du.

Osasuneko kontseilariak abuztuaren 3an emandako 73/2010 Foru Aginduaren bidez, aipatutako batzorde klinikoa eratu zen, hots, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoa. 73/2010 Foru Agindu horretan ezarri zen batzordearen jarduketa-epea bi urtekoa izanen dela, foru agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 5ean emandako 26/2015 Foru Aginduaren bidez, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatu zen. Foru agindu hori 2015eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ean.

Hortaz, Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoko kideen jarduketa-epea bukatu denez,

AGINDU DUT:

1. Sexu eta Ugalketa Osasunari eta Haurdunaldiaren Borondatezko Etendurari buruzko martxoaren 3ko 2/2010 Lege Organikoaren 15.c) artikuluan ezarritako arrazoi medikoak direla-eta haurdunaldia eteten ahal den kasuetan esku hartuko duen batzorde klinikoaren osaera aldatzea (Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 3ko 73/2010 Foru Aginduaren bidez arautu zen batzorde hori). Hemendik aurrera, honako kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Ginekologiako eta obstetriziako mediku espezialistak edo erditu aurreko diagnostikoko adituak:

–Titularrak: Ana Modroño Blanco andrea eta Elisa Sesma Sánchez andrea.

–Ordezkoak: Cristina Pérez Sanz andrea eta Eva Arpa Nadal andrea.

b) Pediatrak:

–Titularra: Concepción Goñi Orayen andrea.

–Ordezkoa: Ana Lavilla Oiz andrea.

2. Emandako zerbitzuak eskertzea ateratzen diren batzordekideei.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko uztailaren 27an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1708013