150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

285E/2017 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtarrilaren 16an emandako 1E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa, bertako udalak sustatua.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urtarrilaren 16an emandako 1E/2017 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak bilduko dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak aldeko txostena eman duela, bidezkoa da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onetsi zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 1E/2017 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Horren bidez, behin betiko onetsi da Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa, bertako udalak sustatua. Testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Lesakako Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 13an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

1E/2017 Foru Agindua, urtarrilaren 16koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa egiteko espedientea behin betiko onesten duena.
Sustatzailea Lesakako Udala da

Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planeko lurzoru urbanizaezineko eremuko egiturazko aldaketa egiteko espedientea, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, udalak testu bategin bat aurkeztu beharko du hiru hilabeteko epean gehienez, honako determinazio hauek dakartzana:

1.–Landa auzo tradizionalak (LAT): antolamendu planoetan mugatuko dira.

2.–Lurzoruaren sailkapena: antolamendu planoetan horrela mugatuko dira indarreko plangintzak hiri lurzorutzat eta lurzoru urbanizagarritzat jotzen dituenak.

3.–Proposatu den araudiaren artikuluak:

–8 artikulua. Planeko determinazioen araubide juridikoa: (35/2002 Foru Legearen 49. art.).

  • Egiturazko determinazioak:
  • Honako hau gehituko da: “Babes arauak ezartzea lurzoru urbanizaezinean, kasuan kasuko kategoriaren arabera, haren landa izaerari eusteko, natur ingurunea babesteko eta eraikuntzak bakartuak direla ziurtatzeko”.
  • Determinazio xehakatuak:
  • “Azpikategorien aldaketa” kenduko da.
  • Hona 3. idatz-zatiko testu berria: “ Xedapen komunak eta eraikuntza erabilerei buruzko araudiaren baldintza bereziak, lurzoru urbanizaezinaren babesa ukitzen duten determinazioak izan ezik, kasuan kasuko kategoriaren arabera, haren landa izaerari eusteko, natur ingurunea babesteko eta eraikuntzak bakartuak direla ziurtatzeko”.

–9. artikulua. Baimen araubidea: 118. artikuluaren aipamena kentzea.

–35. artikulua. Aurretik dauden eraikinak eta eraikuntza guneak: artikuluko c) idatz-zatia kendu beharko da.

–III. titulua: Eraikuntza erabileren araubidea: 1. kapitulua: Xedapen komunak (determinazio xehakatuak) eta 2. kapitulua: Eraikuntza erabileren baldintza bereziak (determinazio xehakatuak): kapitulu bakoitzaren izenburutik “(determinazio xehakatuak)” hitz-tartea kendu beharko da, araudiaren 8. artikuluan araututa baitago.

–40. artikulua. Erauzketa jarduerak: araubidea bat etorri beharko da Meategiei buruzko 22/1973 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin.

–45. artikulua. Populaziogunea (LAP2ren 27. art.).

  • “Definizioa” idatz-zatiak testu hau izanen du:
  • “Hurrengoak populaziogunetzat joko dira”:
  • Lesakako herriguneko hiri lurzoruak eta lurzoru urbanizagarriak, sailkapen hori duten Biurranako, Izotzaldeko, Fraingo eta Otsangoko lurrak barne.
  • Alkaiagako eta Zalain Zokoko hiri lurzoruak eta lurzoru urbanizagarriak.
  • “Populaziogunea eratzeko arriskua” idatz-zatian, lehenengo bi baldintzen ordez, honako hauek ezarriko dira (LAP2ren 27.b) art.).
  • Proiektatzen den eraikina populaziogune batetik 200 m-tik beherako distantzian egotea.
  • Lurraldean jardutea, landa erabileraren ordez, hiri ezaugarriak edo lurzoru urbanizaezinerako desegokiak direnak dituena ezarrita.
  • Aurreko idatz-zatietan eskatzen denaren ondorioz, “Jarduera onartu, baimengarri eta debekatuen araubidea” izeneko C.01 planoan xedatutako araubidea zuzenduko da.

4.–Udal Planaren aldaketaren edukia Ingurumen ondorioen adierazpenaren baldintzetara egokituko da.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak eskaturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Lesakako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1707289