150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, I. eta II. zabalgunetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziarena (BBPB), UI XVko ZOR-1eko 202. oinarrizko unitatean (Calasanz-Escolapios ikastetxea). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-17 (14/CU).

“I. eta II. zabalgunetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa, UI XVko ZOR-1eko 202. oinarrizko unitatean (Calasanz-Escolapios ikastetxea), hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2017ko apirilaren 4a), jendaurreko epea iragan denez horren gainean inork alegaziorik aurkeztu gabe,

ERABAKI DA:

1. Behin betiko onestea I. eta II. zabalgunetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa puntualaren dokumentua, UI XVko ZOR-1 eremuaren 202. oinarrizko unitatean (Calasanz ikastetxea) egitekoarena. Francisco Javier Echeverría Azpilicuetak 2017ko otsailaren 24an aurkeztu zuen, Escuelas Pías Provincia de Emaúsen izenean. Helburua du kiroldegia eraikitzea ikastetxeko egungo patiopean, bai eta markesina handi bat altxatzea ere lurzatiko itxieraren ondoan.

2. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Aritz Romeo Ruiz.

ERANSKINA

I. eta II. zabalgunetako Barne Berrikuntzarako Plan Bereziaren (BBPB) aldaketa, UI XVko ZOR–1eko 202. oinarrizko unitatean (Calasanz-Escolapios ikastetxea) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1708968