150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, U.I. XVIko Z-3 unitatearena (Liceo Monjardín). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2017ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-JUL-17 (11/CU).

Iruñeko Udal Planeko U.I. XVIko Z-3 oinarrizko unitatearen (Liceo Monjardín) xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2017ko apirilaren 12a), 2017ko maiatzaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I. XVIko Z-3 unitatearen (Liceo Monjardín) xehetasun azterlana, 2017ko apirilaren 4an Carlos Urzainqui Dominguezek aurkeztua, Aoiz Uno SCren izenean, Liceo Monjardín ikastetxean 4 gela gehiago egiteko.

2. Erabaki hau igortzea, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko uztailaren 21ean.–Jarduneko alkatea, Aritz Romeo Ruiz.

ERANSKINA

U.I. XVIko Z-3 unitatea (Liceo Monjardín) (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1708957