150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

San Bartolomé Zahar Etxea Udal Patronatua erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi bat sortzea

Erabakia, San Bartolomé Zahar Etxea Udal Patronatuaren Gobernu Batzarrak 2017ko maiatzaren 18an hartua, Patronatuaren datu pertsonalen fitxategiak sortzen dituena.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehena.–Erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortzea, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta bera garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Bigarrena.–Erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorrak eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Hirugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Laugarrena.–Erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Martzillan, 2017ko maiatzaren 25ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: langileak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Patronatuko langileen kudeaketa: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, arriskuei aurrea hartzea, osasunaren zaintza, fitxaketa, langileak hautatzeko deialdiak.

Datuen jatorria eta bilketa prozedura: datuak interesdunek berek ematen dituzte, inprimaki bidez, nahiz kontrataziorako behar diren agiriak aurkeztuta, zein langileak hautatzeko deialdietan parte hartuta.

Norbanako eta talde ukituak: Patronatuko langileak. Langileak hautatzeko deialdietan parte hartzen dutenak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) IFZ.

c) Helbidea.

d) Telefonoa.

e) Gizarte Segurantzako zenbakia.

f) Sinadura.

g) Osasun arloko datuak.

h) Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

i) Inguruabar sozialen gaineko datuak.

j) Datu akademiko eta profesionalak.

k) Enpleguaren datu zehatzak.

l) Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen lagapena: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza eta Gizarte Segurantzako beste erakunde batzuk, Nafarroako Gobernua (PFEZari buruzko foru legea), kanpoko prebentzio zerbitzua, nominak ordaintzeko banku entitateak, web orrian argitaratzea (enplegu deialdietan parte hartzen dutenen zerrendak), epaileak eta epaitegiak.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: altua.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Kontabilitate-kudeaketa eta diru-bilketa fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Patronatuaren kontabilitatearen kudeaketa eta egoiliarrei dagozkien kuotak kobratzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: kontabilitate ekitaldian Patronatuarekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak eta egoiliarren datuak. Datuak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dituzte, kontabilitateko agirien eta inprimakien bidez.

Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian zahar etxearekin harreman ekonomikoa izan duten hirugarrenen datu pertsonalak eta egoiliarren datuak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) Telefonoa.

c) Helbidea.

d) IFZ.

e) Sinadura.

f) Ondasun eta zerbitzuen eskualdaketen datuak.

g) Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen lagapena: Toki Administrazio Departamentua

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zahar etxea kudeatzeko fitxategia.

Xedea eta aurreikusitako erabilerak: egoiliarrak eta plaza eskatzen dutenak kudeatzea ahalbidetzea: eskaerak kudeatzea, esleitutako gela kontrolatzea, deiak eta erantzuteko denbora kudeatzea, harremana familiekin, kuotak, jardueren zabalkundea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek edo haien legezko ordezkariek nahiz familiek ematen dituzte, agiri eta inprimakien bidez.

Norbanako edo talde ukituak: egoiliarren eta familien datuak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) NAN/IFZ.

c) Helbidea.

d) Irudia.

e) Osasun txartela.

f) Telefonoa.

g) Sinadura.

h) Gizarte Segurantzako zenbakia.

i) Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

j) Inguruabar sozialen gaineko datuak.

k) Osasun arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datuen lagapenak: ez daude aurreikusita.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: altua.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Erizaintzako historien fitxategia.

Aurreikusitako xedea eta erabilerak: egoiliarren historia klinikoen kudeaketa.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek eta erizaintzako edo medikuntzako langileek ematen dituzte. Ahoz biltzen dira, edo bertzenaz, medikuntzako langileek emandako osasun txostenen bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: egoiliarrak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) NAN/IFZ.

c) Osasun txartela.

d) Osasun arloko datuak.

e) Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.

Datuak tratatzeko sitema: mistoa.

Datu pertsonalen lagapena: botiken dosiak norbanakoari egokitzeko sistema hitzartua duten farmaziekin.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: altua.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Batzordeko kideen fitxategia.

Xedea eta erabilera aurreikusiak: batzar eta bileren deialdiak bidaltzea eta behar izanez gero, dietak ordaintzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte. Ahoz biltzen dira, edo ukituek Patronatuari emandako agirien bidez.

Norbanako edo talde ukituak: Patronatuko kideak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) Helbidea.

c) Telefonoa.

d) Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Datuak tratatzeko sistema: mistoa.

Datuen lagapenak: ez daude.

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua.

Kexa, iradokizun eta aitorpenen fitxategia.

Xede eta erabilera aurreikusiak: zahar etxeari buruz egiten diren iradokizunak, erreklamazioak, kexak eta aitorpenak kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek ematen dituzte. Idatziz, inprimaki bidez jasotzen dira.

Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Patronatuari kexa, iradokizun edo aitortza bat egiten dioten egoiliarrak, familiak edo interesdunak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

a) Izen-deiturak.

b) Helbidea.

c) Telefonoa.

d) NANa.

e) Sinadura.

Datuak tratatzeko sistema: mistoa.

Datuen lagapenak: ez daude

Fitxategiari emandako segurtasun maila: oinarrizkoa.

Fitxategiaren ardura duen organoa: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Martzillako San Bartolomé Zahar Etxearen Udal Patronatua

Iragarkiaren kodea: L1707313