2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Lizoain-Arriasgoitin hutsik gelditutako belarren enkantea
Udal honek enkante publikoa eginen du, Mendiorozko, Iheltzeko, Urozko, Lerruzko, Lizoaingo eta Ozkarizko 390 A, D, F, G lurzatiak eta Janaritzeko 393 E lurzatia errentan emateko; denak Ilotzeko eta Larragurengo 215., 217. eta 244. lurzatiak izan ezik. Behin betiko esleitzen denetik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko balioa izango du errentak, eta hauek izango dira hasierako prezioak:
Ilotz | 575,96 euro |
Janaritz | 469,33 euro |
Larraguren | 24,84 euro |
Lerrutz | 763,50 euro |
Lizoain | 1.221,60 euro |
Mendiorotz | 916,20 euro |
Ozkaritz | 109,01 euro |
Urotz | 458,10 euro |
Iheltz | 763,50 euro |
Eskaintzak Lizoain-Arriasgoitiko Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira, Itzagako Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeigarren eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen.
50 euroko behin-behineko fidantza eratzea nahitaezko baldintza izanen da. Agiriarekin batera, aurkeztuko dira ardi aziendaren kopuruaren ziurtagiria, Nafarroako Gobernuak bidalia, eta behin-behineko fidantza eratu dela erakusten duen gordekina.
Eskaintzak aurkezteko epea bukatzen den egunean irekiko dira gutun-azalak, 14:00etan, Itzagako Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian.
Enkantea arautuko duen baldintza-agiria Lizoain-Arriasgoitiko Udalaren Idazkaritzan dago, Itzagako Mankomunitatearen egoitzan, Urrotz-Hirian.
Lizoainen, 2017ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1708933