150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

5/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2017ko ekainaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 5/2017 aldaketa egiteko espedientea, hain zuzen ere kreditu-gehigarri bati buruzkoa.

Iragarkia 2017ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1720 69000

Basoberritzeari loturik ez dagoen itxitura obra

14.549,15

Gastuak, guztira

14.549,15

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

14.549,15

Finantzaketa, guztira

14.549,15

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Leotzen, 2017ko uztailaren 27an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1709072