150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATU DUT:

1. Txulapaingo Udaleko lehen alkateorde José Ignacio Subiza Ataunen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2017ko uztailaren 17tik 22ra, biak barne, Txulapaingo udal mugartetik kanpo naizen bitartean.

2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Txulapaingo Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Honako ebazpen hau interesdunari igortzea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen duela nik emandako eskuordetzak erabiltzeari uko egin, lege beraren 43. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.”

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.

Markalainen (Txulapain), 2017ko uztailaren 6an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1708453