150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aurrekontuak egonkortzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Ezkabarteko Udalak, 2017ko ekainaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen 2016ko ekitaldiko likidazioari dagokion plan ekonomiko finantzarioa onestea.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan xedatutakoa bete beharrez, ekonomia eta finantza plan onetsia iragarki bidez sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakitera emateko bakarrik.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Ezkabarten, 2017ko uztailaren 4an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1708328