150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2017ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 2017ko ekitaldirako aurrekontuko 1. aldaketa. Horretarako, kreditu berezia finantzatuko da 2016ko kontuen diruzaintzako gerakinaren kargura. Zehazki, gastuen partida: 3340-60900 Untzitiko Tejeria hobiaren Memoria eraikitzea, 15.574 eurokoa; diru-sarreren partidak 7508002 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, 6.000,00 eurokoa: 76200 Toki entitateetarako diru-laguntza, 9.574,00 eurokoa.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da aztergai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Aipatu epean aurkezten ez badira, behin betiko onetsitzat hartuko da, eta ez da hura berresteko akordiorik beharko.

Agoitzen, 2017ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Unai Lako Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1708343