150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aurrekontuko 9/2017 aldaketa.
Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2017ko uztailaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen aurrekontuan aldaketa egiteko espediente bat hasiera batean onestea, kreditu berezi bat gaitzeari buruzkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioarekin, erreklamazioarekin eta publizitatearekin lotuta dituzten tramite eta baldintza berberei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Argitara ematen da, aipatu aginduetan zehaztutako determinazioak bete daitezen.

Andosillan, 2017ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1708326