150. ALDIZKARIA - 2017ko abuztuaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21ean hartua. Honen bidez adierazten da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela, nahitaez desjabetzeko, honako plan hau gauzatzeari dagokionez: “Anai Diego kaleko 33. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”. Proiektua Lizarrako Udalak sustatu du.

Lizarrako Anai Diego kaleko 33ko eraikinaren jabeen elkarteko buruak eskaturik, Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko uztailaren 21ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen “Lokal batetik 7,20 m² desjabetzeko plan berezia, Lizarrako Anai Diego kaleko 33ko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko”, haren helburua izanik igogailu bat instalatzea aipatutako higiezinean.

Osoko bilkuran 2016ko abenduaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Lizarrako “Anai Diego kaleko 33ko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia”.

Osoko bilkuran 2017ko martxoaren 2an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen oztopo arkitektonikoak kentzeko desjabetzeak ukitutako titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda, Lizarrako “Anai Diego kaleko 33. zenbakiko eraikinetik oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziari” jarraituz.

Jendaurreko epea iraganik eta planteatutako alegazioak ebatzirik, Lizarrako Udalak 2017ko maiatzaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen aipatu plan bereziak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta Nahitaezko Desbajetzeari buruzko Legeak eskatzen dituen argitalpenak egin ziren.

Nafarroan Etxebizitzarako Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 55. artikuluak babesten du Nafarroako udalek desjabetze espediente bat sustatu ahal izatea jabeen elkarte baten onurarako, betiere haren helburua baldin bada irisgarritasun unibertsala bermatzeko instalazioak paratzea (kasu honetan igogailu bat) batez ere bizitegitarako erabiltzen diren eraikuntzetan.

Lizarrako Udalak aurkeztutako espedientean dago Anai Diego kaleko 33ko jabeen elkarteko buruak sinatutako idazkia, non adierazten baitute konpromisoa hartu dutela desjabetze prozesuak ukitutako lokalaren titularrei bidezko diren kalte-ordainak ordaintzeko.

Horrenbestez, Lizarrako Udalak eskatuta, dagokion txostena ikusita eta balio justua pagatzeko behar adina kreditu dagoela egiaztatuta, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatuarekin bat eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. “Lizarrako Anai Diego kaleko 33. zenbakian dagoen eraikineko oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia” gauzatzeagatik ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko. Proiektua Lizarrako Udalak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretiko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Lizarrako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1707725