126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

923/2017 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Sagrario Anaut Bravo andrea Unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2017ko otsailaren 13an emandako 361/2017 ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen batzordeak apirilaren 27an egindako proposamena, “Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak” jakintza-arloan Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izateko lanpostua, 4854 kodeduna eta Gizarte Laneko Sailari atxikia, betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiak ezartzen duen dokumentazioa.

Errektoreak, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak (abenduaren 24ko BOE) eta Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkion eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.–Sagrario Anaut Bravo andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Gizarte Lana eta Gizarte Zerbitzuak” jakintza-arlokoa da, 4854 kodea du, eta Gizarte Laneko Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.–Izendapen honek indarra hartuko du interesduna lanpostuaz jabetzen denean, gehienez ere hogei eguneko epean, Ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 1ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1707627