126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBIKO UDALA

Ezkontza zibila egiteko eskuordetzea

2017ko uztailaren 1ean ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Urdazubiko Udaleko zinegotzi Daniel Elizalde Carrica jaunak eginen du, Alkatetzak eskuordetuta, Kode Zibilaren 51. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez ezarritakoarekin bat.

Urdazubiko Udaleko alkate udalburuak, ekainaren 12an emandako 58/2017 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

1.–Udal honetako Daniel Elizalde Carrica zinegotzia eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.

2.–Baimena ematea ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko, 2017ko uztailaren 1ean.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.

Urdazubin, 2017ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Santiago Villares Otheguy.

Iragarkiaren kodea: L1707687