126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elizondoko 16. poligonoko 685. lurzatiaren (UE-6ko 2. lurzatia) xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2017ko ekainaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, 2. puntuan, behin betiko onetsi zuen Elizondoko 16. poligonoko 685. lurzatiaren (UE-6ko 2. lurzatia) xehetasun azterlana, María Luisa Mihura Sanzberrok sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2017ko ekainaren 22an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERANSKINA

16. poligonoko 685. lurzatiaren xehetasun azterlana (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1707757