126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARINDAO

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2017ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldatu beharreko gastuak: kreditu-gehigarria.

1522 63200.–Kontzejuko etxearen estalkia berritzea: 1.070,00 euro.

Finantzaketa:

870.–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 1.070,00 euro.

Barindaon, 2017ko ekainaren 16an.–Kontzejuko burua, Martín José López de Zubiría San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1707764