126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

144E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 9an emandako 534/2010 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, Artaxoako udal-mugarteko 8. poligonoko 606 b azpilurzatian haizea neurtzeko antena bat instalatzeko proiektua baimentzen zen baldintza batzuekin.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 9an emandako 534/2010 Ebazpenaren bidez, Artaxoako udal mugapeko 8. poligonoko 606 b azpilurzatian haizea neurtzeko antena bat instalatzeko proiektua baldintza batzuekin baimendu zen.

Ebazpen horren baldintzetan aipatzen zen, dorrea instalatzea ekarri zuten neurketa xedeak bete ondoren edo betiere instalazioa egin denetik 5 urteko epean gehienez, neurketa dorrea erabat kendu beharko zela.

2017ko otsailean, MTorres Desarrollos Energéticos SL sustatzaileak eskatu du neurketa dorreak instalatuta eman beharreko denbora luzatzea, instalatu zenetik bost urte igaro badira ere, oraindik ez baitago haizeari buruzko datu nahikorik.

Eskaera aztertuta eta eskatutako luzapenak, aldez aurretik baloratutako ingurumen ukipenen aldean, gehiago sortuko ez dituela kontuan hartuta, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak aldeko txostena egin dio eskatutako aldaketari.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 106. artikuluak ezartzen du Administrazioak noiznahi alda ditzakeela bere egintzak, aldaketa indarreko legediaren kontrakoa ez bada.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 9an emandako 534/2010 Ebazpena aldatzea. Ebazpen horren bidez, Artaxoako udal-mugarteko 8. poligonoko 606 b azpilurzatian haizea neurtzeko antena bat instalatzeko proiektua baimendu zen baldintza batzuekin.

2. Ebazpenaren baldintzetako laugarren puntuari dagokio aldaketa. Hona hemen:

–Honela dioen tokian: “Behin-behineko baimena ematen da, gehienez ere 5 urteko epean neurketa dorrea kentzeko baldintzarekin, parke eolikoaren osagarria den jarduera bat baita. Neurketa dorrea parkearen aurrekoa da betiere. Neurketaren xedeak beteta, hots, neurketa meteorologikoetarako dorrea instalatzea ekarri zuten xedeak beteta, dorrea inolako ukipenik eragin gabe kenduko da, eta okupatutako eremuari aurretik zuen erabilera emanen zaio”.

–Honela behar du: “Behin-behineko baimena ematen da, gehienez ere 6 urteko epean neurketa dorrea kentzeko baldintzarekin, parke eolikoaren osagarria den jarduera bat baita. Neurketa dorrea parkearen aurrekoa da betiere. Neurketaren xedeak beteta, hots, neurketa meteorologikoetarako dorrea instalatzea ekarri zuten xedeak beteta, dorrea inolako ukipenik eragin gabe kenduko da, eta okupatutako eremuari aurretik zuen erabilera emanen zaio”.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari, Artaxoako Udalari, Tafalla aldeko Basozaintzari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Carmen Ursúa Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1706247