126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak ekainaren 9an emandako 752/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi dira profesionalei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, unibertsitateko graduatu ondoko ikastaroak egiteko, Osasun Departamentuaren intereseko arloetakoak, 2017. urtean.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 352797.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 88. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Foru Komunitateko osasun administrazioak osasun arloko irakasle eta profesionalen etengabeko prestakuntza bultzatuko du, lanbide ezagupenak herritarren beharretara hobeki egokitzeko, osasun zientzietako diziplinarteko prestakuntza sustatzeko eta ezagupenak eguneraturik edukitzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta diru-laguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten diru-laguntza eskuratzeko.

Espedientean txosten teknikoa eta dagokion txosten juridikoa biltzen dira, bai eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ere, eta horrek agerian uzten du honako laguntza hauen deialdia eta bere oinarri arautzaileen onespena egokiak eta legezkoak direla: “profesionalentzako laguntzak, unibertsitateko graduatu ondoko ikastaroak egiteko, Osasun Departamentuaren intereseko arloetakoak, 2017. urtean”.

Iruñean, 2017ko ekainaren 9an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.

Iragarkiaren kodea: F1707966