126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

497E/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Olga Sanz Asín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 20.1 artikuluak xedatzen du organo zentraletako zuzendariak, kudeatzaileak, zuzendariordeak, organo periferikoetako zuzendariak eta zerbitzuko buruak izendatzea eta kargutik kentzea Osasuneko kontseilariari dagokiola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Olga Sanz Asín andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari asistentziala, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargutik kentzeak ondorioak izanen ditu 2017ko ekainaren 23tik.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Kudeatzailetzari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1707704