126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ekainaren 16an emandako 248/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi da oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak emateko deialdia, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten 2017-2018 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan gizartean eta hezkuntzan txertatzeko egiten diren proiektuetan esku hartzeko.

Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 351691.

Lehena.–Onuradunak: Nafarroako Foru Komunitateko oinarrizko gizarte zerbitzuak edo gizarte zerbitzuen mankomunitateak, betiere Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen badira.

Bigarren.–Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoekin koordinaturik aritzen diren oinarrizko gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzuen mankomunitateei laguntzak ematea, eskolako sustatzailea edo bitartekari soziokulturala kontrata dezaten ikasleak eta haien familiak gizartean eta hezkuntzan txertatzea sustatzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 77.000 euroko gastua, gehienez. Horietatik 30.800 euro 2017ko gastuen partidaren kargura ordainduko dira, eta gainerakoa, 46.200 euro, 2018ko gastuen partida baliokidearen kargura.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1707537