126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

29E/2017 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2017-2019 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen deialdiaren 14. oinarria aldatzen duena.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an eman 7E/2017 Ebazpenaren bidez, laguntza deialdia onetsi zen 2017-2019 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko (2017ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 10ekoa).

Deialdi horren 14. oinarrian, zein jarduketa diruz lagungarriak justifikatzeko moduari eta epeari buruzkoa baita, 1. ataleko b), d) eta f) letretan zehazten zen aurkeztu beharreko dokumentazio tekniko ekonomikoak jasoko zuela 2017an, 2018an eta 2019ko azarora arte egindako eta ordaindutako gastua, hurrenez hurren.

Hala ere, bidezkotzat jotzen da justifikazio epean egindako ordainketa onartzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.2 artikuluak aurreikusten duen moduan. Hortaz, deialdi horren 14. oinarriko 1. atalaren idazketa aldatu beharra dago ondorio horietarako.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 20an eman 7E/2017 Ebazpenaren 14. oinarriko 1. atala aldatzea. Hona hemen testu berria:

“1. Onuradunek ondoren azaltzen diren epeetan justifikatu beharko dute diruz lagundutako jarduketa. Horregatik, modu telematikoan aurkeztu behar dituzte beti, laguntzen fitxaren bidez, eta fitxa horretan eskura dagoen ereduari jarraituz, honako agiri hauek:

a) 2017ko azaroaren 30era arte (hori barne):

Tarteko lehen txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

b) 2018ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Lehen justifikazio partziala: dokumentazio tekniko ekonomikoa, 2017an egin eta justifikazio epea bukatu aurretik ordaindutako gastua jasoko duena.

c) 2018ko azaroaren 30era arte (hori barne):

Tarteko bigarren txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak 2018an eta egun hori arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

d) 2019ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Bigarren justifikazio partziala: dokumentazio tekniko ekonomikoa, 2018an egin eta justifikazio epea bukatu aurretik ordaindutako gastua jasoko duena.

e) 2019ko abenduaren 9ra arte (hori barne):

Tarteko hirugarren txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak 2019an eta proiektua bukatu arte (beranduenez azaroaren 30a) egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

f) 2020ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Azken justifikazioa: dokumentazio tekniko ekonomikoa, proiektua bukatu arte (beranduenez azaroaren 30a) egin eta justifikazio epea bukatu aurretik ordaindutako gastua jasoko duena.

Azken justifikazioarekin batera, 17. oinarriko lehenbiziko ataleko a), b) eta c) letretako dokumentazioa aurkeztuko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 22an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1706589