126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1010/2017 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Idoya Labayen Goñi andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreak 2017ko otsailaren 13an emandako 361/2017 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik lehiaketa epaitu duen batzordeak maiatzaren 9an egindako proposamena, “Fisioterapia” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titularraren lanpostua, 4711 kodeduna eta Osasun Zientzien Sailari atxikia, Idoya Labayen Goñi andreak betetzeari buruz, eta interesdunak aurkeztu duenez deialdiaren oinarrietan eskatzen den dokumentazioa.

Unibertsitateei buruzko 2011eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Idoya Labayen Goñi andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Fisioterapia” jakintza-arlokoa da, 4711 kodea du, eta Osasun Zientzien Sailari atxikitzen zaio.

Bigarrena.–Izendapen horrek indarra hartuko du interesduna lanpostuaz jabetzen denean, gehienez ere hogei eguneko epean, Ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Errektorea, Alfonso Carlosena.

Iragarkiaren kodea: F1707622